• Lur Lani buruz

Lur Lan Baserritar Elkarteak gure baserrietan ekoiztutako produktuak kontsumitzaileari zuzenean eta bitartekaririk gabe banatzeko helburuarekin sortu ziren.
Elkarteetan parte hartzen dugun oro gara ekoizle, bai eta transformazio lanaren egile eta erantzule. Hain zuzen ere, ekoizle izateak ematen digu izena eta izana.
Nekazal-ekonomiaren garapena sustatzea dugu helburu, gure herrietan lan egin eta bizitzen jarrai dezagun. Orain artean bezala, kalitatezko artisautzako aparteko produktuak eskaintzeko lehengai hoberenak hautatzen jarraitu nahi dugu.
Guzti horren gainean, kontsumitzaileari zor diogun errespetua dago, kalitate erreala eskaintzen baitugu, elikagai osasuntsu eta naturalen bitartez. Zure osasuna gure ardura da.

lurlan.org lurlan@lurlan.org

Related Link